SEVILLA FC 0-2 REAL SOCIEDAD

Aurrerapauso handia

Vídeo

Realak merezitako garaipena lortu du Sevilla FC-ren aurka, huts eta bi irabazi ondoren. Gainera, talde txuri-urdina hamargarren postuan kokatzen da sailkapenean.

Gipuzkoarrak neurketa irabaztera atera dira lehenengo minututik. Hainbat aukera izan dituzte markagailuan aurreratzeko, baina gola hogeita laugarren minutuan iritsi da. Eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ondoren, Manu Lareok baloia hartu du eta behetik jaurti du baloia neurketako lehenengo gola eskuratzeko. Etxekoek ez dute erantzunik izan eta kanpokoek jarraitu dute nagusitasuna izaten. Nahikarik lehenengo eta Zornozak geroago gertu egon dira bigarrena egiteko. Partida kontrolpean zegoela zirudien, baina bigarren zatian konfirmatu behar zen hori, bai ala bai.

Eta horrela izan da. Reala ez da atzean geratu eta bigarren golaren bila joan da. Andaluziarrek aurrerpauso bat eman dute ere, baina arrisku handirik sortu gabe Mariasunen atean. Nuria Mendozak aukera bikain bat izan du beste gol bat sartzeko zortzigarren minutuan. L. Baños eta Bea Beltranek ere jokaldi arriskutsuak sortu dituzte hortik gutxira. Nahikarik, bukaerarako bost minutu falta direnean, merezitako bigarren gola egin du neurketa erabakitzeko, etxekoen atzelari baten hutsa aprobetxatu ondoren. Azkeneko minutuetan ez dira aukerarik egon, batik bat hainbat aldaketa egin direlako bi taldetan.

Hiru puntu gehiago eta Realak jarraitzen du bolada positibo honekin. Hurrengo astean Espanyol etorriko da Zubietara.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Noelia, Maite, Lucía, Maria Bores (Helena Torres, min. 88), Rocío, Ali (Oliva, min. 83), Andrea (Amparito, min. 60), Nagore, Martina Piemonte (Jenni Morilla, min. 72), Olga, Raquel Pinel.

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo (Gaste, min. 89), N. Mendoza, Iraia, Bea, Chini, L. Baños, Beristain (Itxaso, min. 72), Manu (N. Eizagirre, min. 82), Zornoza (Leyre F., min. 92), Nahikari.

Golak: 0-1: Manu, min. 24; 0-2: Nahikari, min. 85

Epailea: Casal Fernandez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Ramajori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!