REAL UNIÓN – SANSE (LARUNBATA, 19:00)

Aurrerapausoa eman

Sansek Stadium Gali egingo dio bisita larunbat honetan Real Unionen aurka derbi erakargarri bat jokatzeko. Aurreko astean, Zubietan, beste garaipen bat lortu zuten, sailkapeneko playoff postuetatik gertu kokatzeko. Irundarrek, bestalde, Federazio Kopa jokatu dute azken hilabetean, eta asteazken honetan amaitu dute euren ibilbidea finalerdietan, Arenteiroren aurka galdu ostean. Ligan jaitsiera postuetatik gertu daude, baina gure filialak baino bi puntu gehiago besterik ez dituzte. Aurrerapauso bat ematera etxetik kanpo. Aupa Sanse!


PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

 

Larunbata:

10:00 Ohorezko Infantila – Beti Ona CD (RSTV)

12:00 Infantila – Danena KE ‘B’ (RSTV)

18:15 Euskal Ligako Kadetea – Santutxu FC (RSTV)

20:15 Easo – Santutxu FC ‘B’ (RSTV)

 

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!