Hemen da belar hockeyko gure taldearentzako liga erregularra. Talde gaztea eta kalitatezkoa dute txuri-urdinek eta FC Barcelonari egingo diote bisita igandean txapelketa estreinatzeko.
Gipuzkoarrek, Ivan Lorente aulkian dutela, taldeari kalitatezko jauzia eman diezaioketen hiru jokalari dituzte denboraldi honetan. Eugenia Trinchinetti eta Sofia Toccalino argentinarrak, Parisko Jokoetan brontzezko domina lortuta, eta Sara Puglisi internazional italiarra iritsi dira. Haien kalitatea eta esperientzia laguntza handia izango da gazteentzat, pixkanaka, taldean gero eta leku handiagoa hartzen ari baitira.
Estreinakoa Bartzelonan izango da, mailaz igo berri den aurkari baten aurka. Denboraldiaurre on baten ondoren, gipuzkoarrek estreinaldi on bat egin nahi dute, ikasturte honetan zehar taularen erdi-goikaldean finkatzeko. Aurrerapausoa ematea eta pribilegiozko posteuetara ahalik eta gehien hurbiltzea akuilu ona izango da txuri-urdinentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin