UDG TENERIFE 2-1 REAL SOCIEDAD

Azaltzeko zaila

Vídeo

Realak 2-1 galdu du UDG Teneriferen aurka La Palmeran, etxekoen aldeko penalti batek (txartel gorriarekin) asko baldintzatu duen partida batean. Gainera, azken txanpan berdinketa lortu ondoren, azken ekintzan ihes egin du partidak, zoritxarreko jokaldi batean.

Lehen zatia oso parekatuta egon da eta gol aukera gutxirekin. Tenerifetarren lehen aukera Mondayk izan du erremate gurutzatu batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Amaiurrek berehala erantzun du kontraeraso batean beste jaurtiketa gurutzatu batekin, eta Noelia Ramosek baloia harrapatu du. Ezer azpimarratzekorik gabe, partida desorekatu egin da lehen zatiko azken txanpan, epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi ostean, bere iritziz Tejadak baloia eskuarekin ukitu duelako (oinean jo duenean). Gainera, txartel gorria ikusi du. Ulertezina. Piscoren gola eta partida maldan gora.

Txuri-urdinak, jokalari bat gutxiagorekin egon arren, bigarren zatian ahal izan duten modu guztietan saiatu dira. Aukerarik onena, izan den bakarrenetakoa, Mirarik izan du, Piscok atepetik azken momentuan atera duen erremate baten ondoren. Dena galduta zegoela zirudienean eta amaierarako hiru minutura, Vanegasek berdinketa lortu du falta jaurtiketa ikusgarri batekin. Geldiezina. Eta partidako azken jokaldian, berdinketak mugiezina zirudienean, Maria Josek area barruko aldaratze bat aprobetxatu du etxekoen garaipenaren gola sartzeko. Pena.

Kolpe latza txuri-urdinentzat, sari handiagoa merezi izan baitute zelaian ikusitakoaren ondoren. Aurrera begira jarraitu beharra dago, hau ez baita gelditzen. Igandean, jardunaldi berria Sporting Club de Huelvaren aurka Zubietan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

UDG Tenerife: Noelia Ramos, Clau Blanco, Thaís, P. Gavira (kap.), Pisco, Paola Hernández, Moreno (Natalia Ramos, min. 66), Claire (Nasello, min. 90), Koko Ange, Blom (María José, min. 66) eta Monday (Aleksandra, min. 77).

Real Sociedad: A. Nanclares, Le Guilly, Tejada, Vanegas, Bernabé, I. Arnaiz (Etxezarreta, min. 46), Gemma, N. Eizagirre (kap.) (Andreia, min. 66), Jensen, Amaiur eta Franssi (Mirari, min. 66).

Golak: 1-0: Pisco (pen.), min. 39; 1-1: Vanegas, min. 87; 2-1: María José, min. 94

Epailea: Martínez Martínez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Tejada eta Bernaberi. Gainera, kanpoko Tejadari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 38).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!