Emakumezkoen taldeak denboraldiko azken bi neurketak ditu aurretik eta helburua Erreginaren Koparako sailkapena lortzea da. Azken partidan porrota jasan arren txuri-urdinek Santa Teresa bisitatuko dute. Gipuzkoarrek sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte Badajozen garaipena lortuz eta Erreginaren Kopako postuetan mantenduz.
Santa Teresak maila galdu zuen aurreko astean Fundacion Albaceteren aurka 4-0 galdu ostean. Hala ere, txuri-urdinek badakite ez dela neurketa erraza izango. Etxekoek ez dute porrotik jasan bere etxean otsailetik eta etxeko azken bi neurketak irabazi dituzte. Horegatik gipuzkoarrek maila hoberena eman beharko dute arerioa gainditzeko.
Zerrenda ondorengoa da: Cris, Gaste, Ramajo, Iraia, Soldevila, N. Miralles, B. Beltrán, Itxaso, Titay, Etxezarreta, L. Baños, Chini, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre, Michi y Nahikari. Mariasun Quiñones baja medikoa da eta Naiara Beristain kanpoan geratzen da erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin