Bi finalak geratzen dira!
Bi aste oso garrantzitsu ditugu aurretik. Realak hurrengo igandean denboraldiko azken partida jokatuko du Anoetan eta neurketa zaila izango da. Txuri-urdinek Malaga CF jasoko dute 20:00retan. Arerioa, entrenatzaile berriarekin, gero eta hobeago dabil azken asteetan. Gipuzkoarrek zazpigarren postua ziurtatu dute, baina Europarako txartela oraindik jokoan dago hiru taldeen artean.Europan jokatzeko txartela garestia da aurtengo denboraldian.
Realak partida zoragarriak jokatu ditu denboraldian zehar, poztasunezko momentu asko eman ditu. Champions txapelketa jokatzeko sailkatu zen denboraldiarekin konparatuz, taldeari garaipen bakarra falta zaio duela lau denboraldiko zenbakiak berdintzeko. Baina txuri-urdinek beste errekor bat lor dezakete. Vigon garaipena lortuz etxetik kanpo hamar garaipen lortuko dituzte.
Partida-aurreko giroa eta guztiok zelaira
Hala ere, Balaidos bisitatu aurretik Realak azken partida jokatuko du Anoetan. Igandean giroa paregabea izango da eta horretarako ekintza ezberdinak antolatuko dira (bihar aurkeztuko dira). Txuri-urdinek zaleen bultzada sentitu nahi dute hiru puntuak lortu ahal izateko.
Horregatik, etorriko ez diren zaleei ondorengo eskaera egiten zaie: haien txartela beste zale bati ematea. Infatil mailako abonuak helduek erabil ditzakete. Azken bi finalak jokatuko ditugu. Azken Txanpan gaude eta irribar bikoitzarekin amaitu nahi dugu denboraldia. Igandean lehena izan dadila. Azken-aurreko garaipenaren bila!