1988KO ERREGE KOPA

Azken finalerako bidea

87-88 denboraldian, La Romaredan Atletico de Madriden aurka lortutako Kopa txapeldunen titulua defendatu behar genuen, eta bikain egin genuen, nahiz eta titulu berri batekin gure lan bikaina ez sinatu.

Cartagena taldearen aurka hasi genuen txapelketa, final-hamaseirenetan. Joaneko partidan Machinek azken minutuetan sartutako gol batek garaipena eman zien etxekoei, baina itzulerakoan Jose Mari Bakerok sartutako bi golek final-zortzirenetarako txartela eman ziguten.

Kanporaketa honetako aurkaria Sporting de Gijon izan zen. El Molinonen partida golik gabe amaitu zen eta Atotxan 4-0 nagusitu ginen Txiki Begiristainen golari eta Jose Mari Bakeroren hat trickari esker.

Final-laurdenetan Eusebio, Futre eta Lopez Ufarteren Atletico de Madridekin parekatuta geratu ginen. Futrek eta Landaburuk bi eta hutsekoa jarri zuten markagailuan, baina Txiki Begiristainek 83. minutuan sartutako gol batek Atotxan markagailua iraultzeko itxaropena areagotu zuen.

Itzuliko partida denboraldi osoko onenetakoa izan zen. Loren, Txiki Begiristain eta Luis Mari Lopez Rekarteren golek buelta eman zioten kanporaketari eta Julio Salinasek 85. minutuan sartu arren, finalerdietarako sailkapenak ez zigun ihes egin.

Azken aurreko kanporaketa hori gure zale guztien oroimenean geratu da, batez ere Santiago Bernabeun itzuliko partidan lortutako 0-4 ikusgarria dela eta. Jose Mari Bakerok sartutako gol bakarrak abantaila eman zigun joaneko partidan, baina sailkapena ez zegoen ziurtatuta, ezta gutxiagorik ere.

Real Madrid nagusitzen hasi zen, eusten jakin genuen eta bigarren zati izugarri batean Gorriz, Txiki Begiristain eta Jose Mari Bakeroren golek, birritan, sekulako poza eman ziguten eta final berri batera pasa ginen.

Garaipen historiko hartan Arconada, Shanti Bakero, Luis Mª López Rekarte, Larrañaga, Gorriz, Gajate, Uría, Jose Mari Bakero, Loren (Mujika), Zamora (Fuentes) eta Txiki Begiristain zelairatu genituen.

Las alineaciones fueron las siguientes:

Finala 1988ko martxoaren 30ean jokatu zen Santiago Bernabeun. Gure aurkaria, beste behin ere, gure benetako "piztia beltza" izan zen Kopan: FC Barcelona. Kataluniako taldea kirol eta erakunde krisi sakon batean murgilduta iritsi zen, eta historian lehen aldiz Europako txapelketetatik kanpo geratzeko arriskua zuen. Hala ere, Luis Aragonesen taldeak aurkari indartsua eta beldurgarria izaten jarraitzen zuen.

Finala gure denboraldiko partidarik ahulenetakoa izan zen eta 60. minutuan Alexankok sartutako gol bakarrak titulurik gabe utzi gintuen.

Hamaikakoak honako hauek izan ziren:

Real Sociedad: Arconada, Shanti Bakero (Uria), Luis Mª Lopez Rekarte, Larrañaga, Gorriz, Gajate, Zuñlga (Fuentes), Jose Mari Bakero, Loren, Zamora eta Txiki Begiristain.

FC Barcelona: Zubizarreta, Gerardo, Migueli, Luis Alberto, Victor (Caldere), Alexanko, Carrasco, Schuster, Roberto, Lineker eta Urbano.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!