Gure belar hockeyko taldeak bat eta huts galdu du Sanse Complutenseren aurka, ligako bigarren sailkatua. Txuri-urdinek partida ona jokatu duten arren, partida amaieran sartutako golak Realak denboraldiko bisitarik zailenetako batean puntu bat lortzea eragotzi du.
Ivan Lorenteren taldeak madrildarren erasoei aurre egiten jakin du, baina ez du garaipena lortzeko abagunerik sortu. Hala ere, gipuzkoarrek ia partida osoan defentsan egindako ahalegina ez da nahikoa izan, amaierarako bi minuturen faltan Lucia Jimenezek garaipenaren gola sartu baitu madrildarrentzat. Azken minutuko porrota bigarren sailkatuen aurka, puntu bat lortzetik oso gertu egon diren txuri-urdinen partida on batean. Datorren igandean C.D. Terrassaren bisita jasoko dute, hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Atxurrak gora!
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin