SEVILLA FC-REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Azken txanpa

Vídeo

Gure emakumezkoen taldeak Sevilla FC-ren zelaia bisitatuko du aste-bukaera honetan. Jaurdinaldi honekin itzultzen da Liga Iberdrola, pasa den astean atsedenaldia izan zutelako selekzioko neurketak egon zirelako. Gonzalo Arconadaren taldeak ez du porrota ezagutzen azkeneko bost neurketetan. Andaluziarrek, bere aldetik, ez dute partidarik galtzen urtarriletik.

Momentu bikaina da aurrera pauso handi bat eman eta garaipena lortzeko, Erreginaren Koparako hurbiltzeko. Gainera, txuri-urdinek lehenengo itzulian jasandako porrotari buelta eman nahiko diote. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ondorengo gunean: http://live.sevillafc.es/.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, B. Beltrán, Itxaso, L. Baños, Etxezarreta, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre eta Nahikari. Titay Calvo eta Michi Goto kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!