SANSE – ARENAS (LARUNBATA, 17:00)

Azken txanpa

Sei jardunaldi besterik ez dira geratzen Bigarren B Mailako liga amaitzeko. Sei neurketa play-offako ametsarengatik borroka egiten jarraitzeko. Presioarik gabe, baina munduko anbizio guztiarekin. Horrela egiten dio aurre Sansek deboraldiko azken txanpa honi.

Gure gazteek denboraldi bikaina egiten ari dira. Heldutasuna, sendotasuna eta ausardia erakutsiz, filialak borobildu egin nahi du urtea. Ez da erraza izango. Aurretik duten egutegia zaila da, baina orain arte emandako maila mantentzen badute, dena errazagoa izango da. Larunbatean Arenas jasoko dute Zubietan. Bizkaitarrak taula erdian dira jeisteko arriskurik gabe. Garaipen bat, datozen jardunaldietako partida zailak kontuan hartuta, funtsezkoa izango litzateke txuri-urdinen aukerentzat.

3.Maila: Real C – Lagun Onak

Gure hirugarren taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du Lagun Onakek Zubietara egin beharreko visitan. Txuri-urdinek indarra galdu dute azken jardunaldietan eta play-offeko postuetara hurbildu nahi dute berriro. Partida polita dute aurretik. Azpeitiko taldeak gauzak zail jarriko dizkio eta partida polita espero da Zubietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!