REAL VALLADOLID – SANSE (LARUNBATA, 16:15)

Azken txanparen bila

Sansek Jose Zorrilla Estadioa bisitatuko du larunbat honetan Real Valladolid bezalako gure futboleko talde historiko bati aurre egiteko. Txuri-urdinak Real Racing Club liderraren aurka galtzetik datoz, baina jaitsiera postuekiko sei puntuko abantaila garrantzitsua mantentzen dute.

Valladolidarrak, berriz, egoera zailean daude. Pasa den denboraldian Lehen Mailan lehiatu eta maila gorenera itzultzea helburu izan arren, gipuzkoarrek baino puntu bat gutxiago dute eta sailkapeneko beheko postuetatik urruntzeko borrokan ari dira. Denboraldiaren azken txanparen bila. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!