CD Terrassa 0-1 Real Sociedad

Azken uneko garaipena

Gure belar hockeyko taldeak 0-1 irabazi dio gaur goizean CD Terrassari. Txuri urdinek hiru puntuak lortu dituzte Kataluniatik azken laurdenean erabaki den partidan.

Realekoak izan dira nagusi neurketan. Aurkariaren areara hainbat aldiz iritsi ostean, ez dute atezaina gainditzea lortu. Jokoa oso ona izan bada ere, markagailua hutsean mantendu da azken laurdenera arte. Txuri urdinak etengabe saiatu dira eta azken laurdenean markagailua irekitzea lortu dute. Federica Cartak 0-1ekoa sartu du donostiarrentzat partidaren azken txanpan.

Txuri urdinak Amaierara arte nagusi izan dira eta bigarren garaipena jarraian lortu dute. Datorren astean Club de Campo hartuko dute, txapelketako bigarren sailkatua. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!