REAL SOCIEDAD 3-0 RAYO VALLECANO

Azkenean!

Vídeo

Realak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du, Rayo Vallecanori 3-0 irabazi ondoren. Atzean ia aukerarik onartu gabe eta goikaldean abaguneak aprobetxatuz, txuri-urdinek orain dela jaurdinaldi batzuk merezi zutena eskuratu dute.

Hau garaipena. Ez bakarrik hori erdietsi dutelako, baizik eta nola burutu duten. Neurketa ezinhobeto hasi da, Nahikarik eskuin hegaletik erdiratutako baloia sare barrura jaurti ondoren. Baina Gorka Alvarezen emakumeek gehiago nahi zuten. Partida menderatzen jarraitu dute hurrengo minutuetan. Natalia gertu egon da berdinketa lortzeko, baina hor zegoen Mariasun, beste behin, arriskua aldentzeko. Hori izan da aukerarik argiena Rayo Vallecanorentzat, bai lehenengo zatian baita partida osoan ere.

Gertuago egon da bi eta hutsekoa banakoa baino bigarren zatiaren hasieran. Markagailua mantentzea aukeretako bat zen, baina kanpokoen jokaldi bakan batean neurketak aldatzeko arriskua zuen. Manuk, 70. minutuan, area kanpotik jaurti ondoren, Realarentzat bigarrena egin du, abantaila gehiago emanez taldeari. 90. minutuan, gipuzkoarren jokaldi bat Rayo Vallecanoren Mendik bere atean sartu du. Michi gertu egon da azkeneko minutuan baselinaz laugarrena egiteko.

Realak hurrengo astean Levante taldearen aurka jokatuko dute, bide honetatik jarraitzeko asmoarekin.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Etxezarreta, Gaste, Bea, Soldevila, Zornoza, Manu (Titay, min. 81), L. Baños, Leyre F. (Beristain, min. 58), N. Eizagirre (Chini, min. 64), Nahikari (Michi, min. 86).

Rayo Vallecano: Ana, Marta Perarnau, Mendi, Andujar (Angeles, min. 81), Auñon, Estela (Iris, min. 71), Sheila, Laura, Marta Lozano (Vicky, min. 90), Pilar, Natalia Pablos.

Golak: 1-0: Nahikari, min. 7; 2-0: Manu, min. 70; 3-0: Mendi (ba), min. 90

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Andujarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!