XXXVII. NAZIOARTEKO REAL SOCIEDAD TXAPELKETA

Baditugu finalistak

XXXVII. Nazioarteko Realaren Txapelketako bigarren jardunaldia amaitu ondoren, bihar U17 eta U13ko finaletan jokatuko duten taldeen izenak ezagutu dira.

Academia Mohammed VI.ak eta Realak U17 mailako finala jokatuko dute 12:00etatik aurrera Jose Luis Orbegozo zelaian. Bestalde, CA Osasunak RC Celta de Vigoren aurka jokatuko du eta Real Madridek gauza bera egingo du FC Tokyoren aurka azken sailkapena osatzeko (hirugarren postutik seigarrenera), biak 10:00etatik aurrera z6 eta z7 zelaietan, hurrenez hurren.

U13 kategorian, RC Celta de Vigo eta Real Madriden arteko finala 11:00etan hasiko da Jose Luis Orbegozo zelaian. Hirugarren eta laugarren postuak z4an jokatuko dira, 10:00etatik aurrera, Realaren eta CA Osasunaren artean, eta bosgarren eta seigarren postuen arteko partida, FC Nantesen eta Academia Mohammed VI.aren artekoa, z4ean jokatuko da 9:00etan. Ordu berean, z5ean, CD Vasconiaren eta CD Sanseren arteko partida hasiko da, sailkapeneko zazpigarren eta zortzigarren postuagatik.

Gaurko egunean, lehenengoan bezala, parte-hartzaileen arteko giro ona izan da protagonista eta jarraitzaile ugari bildu ditu. Bihar ere Zubietan festa handia izango da finalen egunean, eta, txapelketa guztia bezala, Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango dira biak.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!