Maitzaren 4an, Oiartzunen

Bertso derbia

Hemen da berriro Bertso Derbia. Maiatzaren 4an izango da, 12:00etatik aurrera, Oiartzungo Landetxe Kultur Etxean. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Alaia Martín, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña Realaren aldetik eta Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxeberriazarraga Athletic Clubaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Karlos Aizpurua arituko da. Jaialdira joateko gonbidapenak esteka honetan lortu eskatu ahal izango dira. SARRERAK.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!