Gure bigarren taldeak porrota jaso du gaur eguerdian FC Ona Sant Adrià taldearen aurka (4-1) CEM Besòsen, Lehen Federazio Iberdrolara igotzeko playoffetako finaleko joaneko partidan. Txuri-urdinek ezin izan dute beraien bertsiorik onena aurkitu norgehiagokaren zati handi batean neurketaren pisua eraman duen talde baten aurka.
Etxekoak nagusi izan dira baloiaren jabetzan lehen minutuetan eta hasi eta hogei minutuetara Berta Doltraren golari esker aurreratu dira. Golaren ostean, donostiarrek partida orekatzea lortu dute, baina aukera argirik sortu gabe.
Bigarren zatian, Kataluniako taldeak beste gol bat egin du Andrea Canori esker, 2-0koa jarriz eta norgehiagoka are gehiago zailduz. Amore eman beharrean, txuri-urdinek lehiatzen jarraitu dute eta aldea murriztu dute amaierarako bost minuturen faltan, Soroaren golarekin. Golak itxaropena itzuli die gipuzkoarrei itzulerari begira. Hala ere, partida 2-1 bukatuko zela zirudienean, etxeko taldeak abantaila handitu du luzapenean Júlia Mailloren golari esker eta, minutu bat geroago, Maillok berak 4-1ekoa sartu du berriro ere. Kolpe gogorra.
Emaitza txarra izan arren, taldeak ez du amore emango eta jada Zubietan pentsatzen du. Bertan, bere jendearen babesa bilatuko du azken unera arte Lehen Federazioara igotzeko borrokan aritzeko. Zubietan, txuri-urdinek balentria bilatuko dute. Sinistu dezagun!
Fitxa teknikoa:
FC Ona Sant Adrià: Rius, Corral, Balsera, Hoekstra (Barrón, min. 89), Marta Fdez (kap.) (Laia Abdón, min. 67), Infante (Bernabé, min. 89), Cano (Abril, min. 67), Aitana, Aina, Maillo eta Doltra.
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Carrera, Zunzunegi (Urdampilleta, min. 85), Esteberena (Etxarte, min. 85), Mugabure (Arrondo, min. 62), Aranburu (Isasisasmendi, min. 55) eta Echeverría (Murillo, min. 62).
Golak: 1-0: Doltra, min. 19; 2-0: Cano, min, 50; 2-1: Soroa, min. 85; 3-1: Maillo, min. 90+4; 4-1: Maillo, min. 90+5.
Epailea: Patricia Portillo. Txartel horia atera die kanpoko Mugabure eta Etxeberriari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin