Realak lagunarte bat gehiago du jada. Atzo eguerdian, ekitaldi polit batean, ‘Basque Txuri Urdin’ jaio zen Hondarribian. Lagunarte berriaren egoitza den Klink Elkartea izan zen ekitaldi honen eszenatokia, eta talde txuri-urdinaren ordezkaritza handi bat bertaratu zen. Fermin Altuna kontseilariak eta David Zurutuza, Kote Pikabea, Mitxel Loinaz, Iñaki Alaba eta Iker Alvarez beteranoek talde berriaren izena daraman kamiseta eman zieten Juanjo Mellado eta Carlos Rivero lagunarteko presidenteorde eta idazkariari. Egun atsegina izan zuten guztiek, opari-trukea eta, batez ere, giro txuri-urdin bikaina izan zen, lagunarte berri honi ongi etorria emateko. Ongi etorri, ‘Basque Txuri Urdin’.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin