REAL SOCIEDAD - MADRID CFF (IGANDEA, 16:00)

Batzen jarraitu

Reala Zubietara itzuliko da Madrid CFF taldearen aurkako norgehiagokarako. Igandean arituko dira nor baino nor gehiago, arratsaldeko 16:00etatik aurrera (Dazn). 

Txuri-urdinentzako lehen itzuliaren azken partida izango da. Hiru puntu batzera aterako dira, bolada onari eusteko eta goiko postuekin distantzia txikitzeko. "Oraindik ez gara gai izan lehen sailkatuei irabazteko; garrantzitsua litzateke Madrid CFFren aurka irabaztea. Konfiantza emango liguke" esan zuen Natalia Arroyo entrenatzaileak prentsaurrekoan. Real Madridekin eta Levanterekin berdinduta dagoen laugarren sailkatua, txapelketan "bigarren talderik golegileena" dela ere nabarmendu zuen. "Azken partidetan ondo egiten ari garenari jarraipena eman behar diogu, baloia ondo erabiliz eta defentsan sendo eta konprometituta egonda", aipatu zuen.

Partidarako, Realak Mirari Uria berreskuratzen du, azken bi asteetan baja izan ondoren.

Adierazi baita ere, Izan eraikineko obrek Zubietako aparkaleku-eremua mugatuko dutela; beraz, bazkideei eta zaleei gomendatzen zaie behar den aurreikuspenarekin etor daitezela.


BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezen taldeak sailkapen nagusiko bigarren taldeari egingo diote aurre, Real Oviedo Femenino. Neurketa igandean jokatuko da, 11:30etatik aurrera. Aurkari zailen aurka puntuak batzeko aukera bikaina izango da norgehiagoka. 

We are Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!