Anoetako birmoldaketa zale guztiok nahi dugun gauza da. Estadio Berri eta moderno baten hasiera da, eta partidak askoz gertuago bizitzera lagunduko gaituena. Udaran Hegoaldeko Hondoko bazkideak birkokatuak izan ziren obrei hasiera emateko. Orain, Europako partida bakoitzean UEFAko baldintzak bete behar dira. Denboraldi honetan gertatu den bezala, FC Zeniten aurkako neurketak ondokoa eragiten du
9 ATEKO BAZKIDEAK lekuz aldatzea (Beheko Tribuna Nagusia bakoitia):
Eserleku bakoitiak 1etik 87ra biak barne, Ilarak 1etik 12ra biak barne:
Lagunarteekin joatea erabaki duten 400 realzaleak, FK Vardarren aurkako partidan bezala, Anfiteatroan eseriko dira (Ateak 10 -11 eta 18-19)
Eserleku Bakoitiak 87tik 125era biak barne, Ilarak 1etik 13ra biak barne:
200 bat bazkide tribuna berean eseriko dira, libre dauden eserlekuetan (Zeniteko jarraitzaileentzako lekutik kanpo) eta 13 eta 16 ateetan (Ekialdeko Erdiko Tribuna).
2 eta 27 ateetako BAZKIDEAK lekuz aldatzea (Goiko Tribuna Nagusia Bikoitia):
Eserleku Bikoitiak 40tik 58ra biak barne, Ilarak 13tik 24ra biak barne:
100 bat bazkide aldatuko dira lekuz 24 eta 25ateetan (Goiko Tribuna Nagusia Bikoitia)
Eserleku bakoitiak, 75etik 85era, biak barne, ilara 9:
6 bazkide lekuz aldatuko dira 24 eta 25 ateetan (Goiko Tribuna Nagusia Bakoitia).
Kaltetutako bazkide gehienei jakinarazi egin zaie neurri hau mezu elektronikoaren bidez eta beste zenbaiti posta bidez.
Aurtengo denboraldian dugun beste behin behineko neurria da, Anoetako eserleku kopurua 6.000 aletan murriztu baita. Klubetik eskertu egin nahi diegu zale guztiei erakusten ari iren pazientzia lanak dirauten denbora honetan.