Hurrengo bi denboraldietarako

BCD Sports izango da Realaren bidaia-agentzia ofiziala

Real Sociedad eta BCD Sports-ek, Ávoris Corporación Empresarial enpresaren markak, akordioa berritu dute 2023/2024 denboraldira arte. Horren ondorioz, BCD Sports izango da talde gipuzkoarraren bidaia-agentzia ofiziala gutxienez beste bi urtez. 

Hitzarmen honen sinadurari esker, Real Sociedad taldeak BCD Sports-en esku utzi du berriz ere logistika antolatzea eta lehen mailako taldeen (gizonezkoak zein emakumezkoak) Espainiako eta nazioarteko bidaiak kudeatzea; baita Sansekoak ere. Akordio honetan, enpresa talde bereko Halcón Viajes-ek ere parte hartu du. 

Halcón Viajes-ek Realaren babesle ofiziala izaten jarraituko du, eta promozio-ekintzak eta lehentasunezko baldintzak eskaintzen jarraituko du, deskontu esklusiboekin. Beste bi denboraldiz elkarlanean jarraitzeko konpromisoaz gain, Halcón Viajes-ek Realzale Programarekin lotutako marka izaten jarraitzen du. 

 Carlos Gutierrezek, BCD M&E-ko Iparraldeko eskualdeko zuzendariak, adierazi du: «BCD Sports-eko eta Halcón Viajes-eko talde osoarentzat plazer handia da Realeko kide izaten jarraitzea. Talde gipuzkoarraren lorpenen partaide sentitzen gara, eta beste denboraldi askotan ere horrela izaten jarraitzea nahi dugu. Klubak egingo dituen bidaietan gure esperientzia eskainiko dugu”. 

 Jokin Aperribayk, Realeko presidenteak: “Sei denboraldi daramatzagu elkarrekin. Eta gutxienez beste bi denboralditarako hitzarmena berritzea pozgarria da Reala osatzen dugun familia osoarentzat. Bi markek ederki erakutsi digute futbol-taldeen bidaien kudeaketan duten profesionaltasuna eta esperientzia, eta espero dugu harreman hau beste urte askotan luzatzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!