Dagoeneko eska ditzakezu zure sarrerak Europa Leagueko hurrengo bi partidetarako. Urriaren 24an Maccabi Tel-Aviven aurka, Belgraden jokatuko den partida, eta azaroaren 7an FC Viktoria Plzeni bisita egingo diogu Txekiar Errepublikan. Bi partidetarako sarreren banaketa honako hau da:
Maccabi Tel Aviv-Real Sociedad (urriak 24, 18:45)
Sakatu hemen eta eskatu zure sarrera/k
Inskripzio-ordenaren arabera esleituko da. Sarreraren prezioa: 25 euros
- 1.400 sarrera gure zaleentzat.
- 50 sarrera languntaldeentzat.
Eskaera gaurtik urriak 15era arte, biak barne, egin behar da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.
Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.
Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira urriaren 16an. Kupoa gainditzen ez bada, ostegunean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.
FC Viktoria Plzen-Real Sociedad (azaroak 7, 21:00)
Sakatu hemen eta eskatu zure sarrera/k
Sarrerak zozketa bidez esleituko dira, kupoa agortzen bada. Sarreraren prezioa: 35 euro.
- 512 sarrera gure zaleentzat.
- 25 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 60 sarrera laguntaldeentzat.
- 30 sarrera Halcon Viajesentzat (interesatuak, jarri harremanetan Halcón Viajesekin).
Realsociedad.eus edo App Realzale bidezko sarrerak gaur eta urriaren 28an eskatu beharko dira (12:00etan itxiko da). Bi sarrera eskatu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da eskatzailea bazkide edo RS Fan izatea.
Eskabidea egiteko epea amaitutakoan, urriaren 28an zozketa egingo da eskatzaileen artean, sarreren kupoa gainditzen bada. Urriaren 28an, arratsaldeko lehen orduan, zozketaren emaitza gure webgune ofizialean jakinaraziko da.
Saridunek mezu elektroniko bat ere jasoko dute, urriaren 30ean, Reale Arenako leihatilan, sarrerak nola jaso jakiteko. Sarrera jasotzean ezin izango da daturik aldatu, ezta itzulketarik egin ere.
Garrantzitsua: Bi kasuetan sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia). NANa estadioaren sarreran eskatuko da, eta ezin izango zaio utzi herriak esleituta duen pertsona ez den beste bati. NANik ez duen adingabe bat heldu batekin joaten bada, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean.