REAL SOCIEDAD 2-2 FC BARCELONA

Berdinketa bikaina

Vídeo

Realak bina berdindu du FC Barcelonaren aurka gaur arratsaldean Reale Arenan jokatutako partidan. Neurketa bikaina izan da, eta Barçak bakarrik lortu ditu hiru puntuak.

Estadio gainezka zegoen eta horrek zirrara handiko arratsalde bat iragartzen zuen, eta partidak ez du huts egin. Reala bikain hasi da. Partida kontrolpean izan eta nagusitasunez. Eta horrela, Oyarzabalek txuri-urdinak aurreratu ditu korner baten irteeran Llorenteri egindako penalti bat amaituz. Hasiera ezinhobea. Imanolen mutilek uneoro izan dituzte kanpokoen aurrelariak kontrolpean, baina halako kalitate handiko jokalarien aurrean ezin da hutsegiterik txikiena ere onartu. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Barcelonak Griezmannen gol eder batekin berdindu du. Berdinketa ez zen bidezkoa, Reala argi eta garbi nagusi izan baita lehen berrogeita bost minutuetan, baina talde handiek ez dute barkatzen.

Bigarren zatiaren hasiera hotza izan da. Ia konturatu gabe aurreratu dira kataluniarrak Suarezen gol batekin. Horrek min egin dio Realari hurrengo minutuetan. Baina pixkanaka berregin egin da, eta, Ter Stegenek urrundutako Monrealen erdiraketa batean, Isakek sarera bultzatu du bigarrena egiteko. Golak asko lagundu die txuri-urdinei eta arrisku handiko hainbat aukera izan dituzte hirugarrena sartzeko. Ez da asko falta izan.

Asko balio duen puntu bat. Hiru izan zitezkeen, bai, baina aurrean munduko jokalari onenak zeuden. Batzuetan berdinketek zapore ona uzten dizute. Hau horietako bat da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Zubeldia, Llorente, Monreal, Guevara, Merino, Odegaard, Oyarzabal (kap), (Barrenetxea, min.85), Portu (Januzaj, min.59) eta Isak (Willian Jose, min.65).

FC Barcelona: Ter Stegen, Sergi Roberto, Pique, Lenglet, Jordi Alba (Semedo, min.73), Sergio (Aleña, min.73), Rakitic (Vidal, min.79), De Jong, Messi (kap), Griezmann eta Suarez.

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.12. 1-1: Griezmann, min.38. 1-2: Suarez, min.49. 2-2: Isak, min.62

Epailea: Alberola Rojas. Txartelik gabe.

Asistentzia: 36.639 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!