VILLARREAL CF 1-1 REAL SOCIEDAD

Berdinketa geldialdiaren aurretik

Vídeo

Realak 1-1 berdindu du Villarreal CF taldearen aurka gaur arratsaldean Mini Estadi zelaian jokatutako neurketan. Aurretik jarri ondoren, ezin izan dute etxeko taldeak markagailua berdindu dezan sahiestu. 

Realak neurketa menderatu du lehen minutuetan, presio altua egin eta aurkariaren zelaian baloiak berreskuratuz. Arrisku egoerak sortu dituzten arren, ez dute aukera garbirik sortu. Denbora pasa hala, norgehiagoka berdintzen joan da, bi areetara iritsierekin, baina hori bai, aukera garbirik sortzen jarraitu gabe. Nabarmentzeko gutxi egon den minutu batzuen ondoren, 34.enean, Txuri-Urdinen gola iritsi da. Ezker hegaletik Barnabék eskuin aldera egindako pase bat baliatu du Emmak jaurtiketa egiteko eta Raquel atzelariaren gorputzean jo ondoren Carbonell gainditu du. Etxeko taldeak izan du jarraian aukera, area ertzetik Luciak egindako jaurtiketarekin, baina, bikain gelditu du Letek. Gehiago egiteko denborarik gabe, markagailuan aurretik joan dira donostiarrak aldagelara.

Etxekoek izan dute bigarren zatiko lehen aukera, Kanteh-ek, eskuin-bandan banakako jokaldi bikain baten ondoren, pozoitutako zentro bat jarri du, baloiak langan jotzen amaitu duelarik. Villarreal CF zelaira hobeto atera da eta hainbat arrisku aukera sortu dituzte eta txuri-urdinei atsedenik eman gabe. Aukerak sortzen jarraitu dute, eta 65. minutuan korner baten ondoren, Letek bi alditan gelditu behar izan duen errematea egin du Claudiak alderaketa bat baliatuz. Etxeko taldeak eman dituen abisuek, etorri dena iragarri dute. Etxeko taldeak neurketa berdindu du Luciaren burukada bikain batekin, erremateak Aneri jo eta Lete gainditu du. Horren jarraian, Reala bi aldiz saiatu da aurretik jartzen, lehena, Franssiren eskutik, gutxigatik ez da iritsi Jensenen erdiraketa errematatzera eta hurrengo jokaldian, norvegiarrak gehiegi gurutzatu du jaurtiketa. Amaiur Sarriegi zelaira sartu eta ikutu duen ia lehen baloian beste aukera garbi bat izan du area barrura sartuz baina ez du jaurtiketarik atera, eta momentu horretan, etxeko taldeak kontraerasoa hasi eta Kanteh-k ia bakarrik egin du tiro area ertzetik. Letek hurrundu du aukera hori geldiketa bikain baten bitartez. Aldaketen freskotasunak lagundu die donostiarrei aurkarien eremura gehiago hurbiltzen, baina ez da nahikoa izan partida errematatzeko, eta etxekoek azken sustoa eman dute Thais Reissen eskutik. Azken honek, area barrutik jaurti du, baina, zorionez, kanpora bidali du. 

Mini estadi zelaian berdinketa lortu dute, selekzioen geldialdira joan aurretik. Martxoaren 6an jokatuko den Atlético Madriden aurkako Erregina Kopako kanporaketa izango da hurrengo erronka. 

We are Real


Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: C. Carbonell, Nerea, Ainoa, C. Cubedo, Raquel, Lucia G (F. Lara, min. 81). Soldevilla, Claudia I., M. Llompart (Thais Reiss, min. 64), Kanteh (Lucía R., min. 81) eta McKenna (Rocío, min. 89). 

Real Sociedad: Lete, Emma (Cecilia, min. 77), Ana, Etxezarreta (Jacqueline, min. 87), Bernabé, Apari, Jensen, Andreia, Franssi, N. Eizagirre (Amaiur, min. 77) eta Mirari (Lorena, min.63).

Golak: 0-1: Emma, min. 34; 1-1: Lucía G, min. 69

Epailea: Amy Peñalver. Etxeko taldeko Lucia G. zigortu du. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!