Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du Atlètic Terrassa Hockey Club taldearen aurka eguerdian jokatutako partidan. Neurketa oso parekatua izan da hasieratik amaierara, bi taldeen aukera ugarirekin. Nahiz eta intentsitate handiarekin jolastu lehenengo zatia, partida golik gabe iritsi da atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean etxeko taldea aurreratu da, Elena Martínezek bihurtu duen penalti korner bati esker. Txuri-urdinek ondo erantzun dute eta Luciana Molinak sartutako golarekin berdinketa lortzeko gai izan dira. Talde donostiarrak garaipena eskuratzeko aukerak izan ditu azken minutuetan, baina ezin izan ditu saiakerak gol bihurtu. Realak puntu bat gehitzen irteera zail batean. Datorren astean txuri-urdinek CD Terrasa Hockey bisitatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin