REAL SOCIEDAD 1-1 RCD ESPANYOL

Berdinketa justua

Vídeo

Realak bana berdindu du Zubietan RCD Espanyolen aurka gaur goizean. Txuri-urdinek lehenengo zatia menderatu dute eta kanpokoek, aldiz, bigarrena, eta beraz talde bakoitzak puntu bat lortu du.

Lehenengo minutuetatik nabari izan da ze taldek nahi zuen garaipena eta hori zuela helburutzat hasieratik. Realak aurkariaren zelaian jokatu du lehenengo zati guztia eta azkenean merezitako saria lortu du. Iraiak zutoinera bidali du baloia gipuzkoarrek izan duten lehenengo aukeran, neurketa hasi eta berehala. Nahiz eta Gonzalo Arconadaren neskak nagusi izan, kosta egin zaie aukera argiak sortzea. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan hainbat aukera izan dituzte etxekoek gola eskuratzeko. Lehenengo Zornozak, falta baten ondorioz, kanporuntz joan dena gutxigatik. Gero Nahikarik izan du baina atezainak arriskua urundu du. Azkenik, Ramajok sartu du gola ia azkeneko minutuan Zornozaren falta jaurtiketa bat aprobetxatu eta gero.

Kanpokoek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian markagailuari buelta emateko asmoz. Julvek berdinketa gertu izan du lehenengo jokaldian, Mariasunen aurrean bakarrik geratu ondoren, baina baloia kanpora bidali du. Gola hirurogeigarren minutuan iritsi da, area kanpoko Inesen jaurtiketa baten ondorioz. Realak saiatzen jarraitu du azkeneko ordu erdian, baina RCD Espanyolek ez dituzte erraztasunik jarri. Gainera, Ayakik bigarrena egiteko aukera argi bat izan du baloia langara bidaliz. Txuri-urdinak garaipenaren bila joan dira baloiak areara bidaliz, baina ez dute bigarren gol hori eskuratu. Beraz, beste puntu bat lortzen dute eta Erreginaren Koparako borrokan jarraitzen dute.

Hurrengo astean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute etxetik kanpo, Kopara sailkatzeko ere aukerak dituen beste talde bat.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Iraia, N. Mendoza, B. Beltran, Chini (Itxaso, min. 65), L. Baños, Manu Lareo (Leyre F., min. 78), Beristain (N. Eizagirre, min. 65), Zornoza, Nahikari.

RCD Espanyol: Mariajo, Berta Pujadas, Ayaki, Ines, Estibaliz Torralbo, Dulce Maria (Brenda, min. 91), Paloma, Letti, Dominika Conc, Julve (Pilar Garrote, min. 92), Deborah Salvatori (Baudet, min. 87).

Golak: 1-0: Ramajo, min. 44; 1-1: Inés, min. 60

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko Nahikariri eta kanpoko Berta eta Estibiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!