Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Mallonan Santutxuren aurka. Lehen zatia oso parekatua izan da eta bi taldeek aukera gutxi izan dituzte. Aireko joko asko eta iritsiera arriskutsu gutxi. Txuri-urdinak pare bat aldiz saiatu dira Karrikabururen erremateekin, baina desbideratuta joan dira. Bizkaitarrek, bestalde, batez ere geldikako jokaldietan saiatu dira, baina ez dute arrakastarik izan. Dena erabakitzeke bigarren zatian.
Gipuzkoarrak hobeto atera dira aldageletatik igaro ostean, aurkako zelaian egon dira eta jokoaren pisua eraman dute, baina markagailuan aurrea hartzeko aukera argirik sortu gabe. Txuri-urdinak amaierara arte saiatu dira, baina hasierako emaitza aldatu gabe. Puntu bat lortu dute gipuzkoarrek etxetik urrun, eta berdinketa honi jarraipena ematen saiatuko dira garaipen batekin igande honetan, Zubietan, Aurrera Ondarroaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Santutxu FC: Lozano, Agüero, Elorriaga, Valero (Matansio, min. 67), Erregerena, Taranilla (Querendez, min. 82), Adu Ares (Renes, min. 72), J. Fernandez, M. Fernandez, L. Gonzalez eta Urdingio (Bengoa, min. 72).
Real C: Marrero, Carbonell (Obeso, min. 63), Cantero, Sukia, Zoilo, Zubillaga, Magunazelaia (U. Garcia, min. 75), Goñi (Lespinasse, min. 65), Kortajarena (Goikoetxea, min. 75), Regil eta Karrikaburu.
Epailea: Panfilo Elechiguerra. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Fernandez eta Renesi eta kanpoko Cantero, Obeso eta Goikoetxeari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin