UD LOGROÑES 1-1 SANSE

Berdinketa justua

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean UD Logroñesen aurka Las Gaunasen. Txuri-urdinak goiz aurreratu dira markagailuan, baina etxekoek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatia berdinketa lortuz.

Hasiera ezinhobea izan du gure bigarren taldeak. Ñoñoren aukera argi baten ondoren, bakarrik geratu ondoren ezin izan duena errematatu, Sansek neurketako lehenengo gola lortu du Thiorri esker. Eskuin hegaleko jokaldi baten bidez, Roberto Lopezen pasea aprobetxatu eta gero, aurrelari txuri-urdinak bikain errematatu du ateruntz atezaina gainditzeko. Horrela, Imanol Alguacilen mutilek lehenengo pausoa eman dute. Neurketa asko ireki da hemendik aurrera, hainbat aukerekin bi taldeentzat. Gipuzkoarrek abantaila mantentzea lortu du atsedenaldira iritsi direnean.

Bigarren zatian erritmo altuak jarraitu egin du. Errioxarrak golaren bila joan dira baina Sansek ez du pausoa atzeruntz eman, esta gutxiagorik ere. Partidak ez zuen inoren nagusitasunik baina azkeneko ordu erdian UD Logroñes hobeto aritu da. Hainbeste saiatu eta gero, etxekoek berdinketa lortu dute korner batean Ander Vitoriaren erremateari esker. Azkeneko hogei minutuetan bi taldeek garaipena eskuratzeko abaguneak izan dituzte, baina berdinketa justua izan da. Lehenengo zatian Sanse nagusi eta, bigarrenean, UD Logroñes.

Emaitza honekin, txuri-urdinek atzean uzten dituzte azken hiru jaurdunaldietako porrotak puntu hau lortuz. Hurrengo astean aukera bikaina izango dute garaipena eskuratzeko CD Vitoriaren aurka Zubietan.

Fitxa teknikoa:

UD Logroñes: Miguel, Juan Iglesias, Caneda, Bobadilla, Flaño, Andy, Carles Salvador, Ñoño (Borja Sanchez, min. 82), Rayco, Ruben Martinez (Victor Lopez, min. 64), Ander Vitoria (Ali, min. 88).

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Aranbarri, Lapeña, Muñoz, Guevara, Guridi (Zubimendi, min. 74), Thior (Sola, min. 84), Lopez, Djouahra, Olaizola (El Haddadi, min. 64).

Golak: 0-1: Thior, min. 8; 1-1: Ander Vitoria, min. 66

Epailea: De Ena Wolf. Txartel horia erakutsi die etxeko Rayco, Ruben Martinez eta Victor Lopezi eta kanpoko Olaizola, Guevara eta Petxarromani.

Imanol Alguacil: “Harro egindako neurketarekin”

Imanol Alguacilek Real Sociedad TV-rekin hitz egin du partida amaitu eta gero: “Jokalariek neurketa ona egin dute. Nahiko parekatua izan da. Pena bat izan da bigarren gola egin ez izana garaipena bideratzeko. Aurkariak ere bere aukerak izan ditu. Emaitza motza da ikusi ditugun aukera guztiak kontuan hartuta. Harro nago egin dugun neurketarekin aurkari bikain baten contra. Oso ondo aritu gara hasietarik amaieraraino.”

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!