REAL SOCIEDAD 1-1 UD GRANADILLA

Berdinketa justua

Vídeo

Realak bana berdindu du gaur goizean Zubietan Granadillaren aurka. Gipuzkoarrek lehenengo zati bikaina egin dute baina azkenean luzeegia egin zaie norgehiagoka.

Hasiera oso ona Gonzalo Arconadaren neskena. Bi baloi zutoinera bost minututan, eta aurkaria bere zelaian, hortik atera ezinik. Nahikarirenak izan dira biak. Hogeitahirugarren minutuan iritsi da merezitako gola eta saria. Etxezarretak egin du buruz eskuin hegaleko korner batean. Gol honekin jokoa lasaitu egin da eta txuri-urdinek kontrolpean izan dute egoera.

Gauzak aldatu egin dira bigarren zatian eta Granadilla hobeto sentitu da zelaian. Lehenengo hamar minutuetan lehenengo zati osoan baino arrisku gehiago sortu dute. Perezek izan du aukera argia eskuin hegaleko zentro baten ondorioz, baina ezin izan da iritsiz. Amaitzeko bost minutu geratzen zirenean Borinik berdinketa egin du kanpokoen alde jokaldi luze bat aprobetxatu onodoren. Saiatzen jarraitu dute Gonzalo Arconadaren neskek baina zorterik gabe.

Orain asteazkeneko neurketan pentsatu beharrako dago. Txapelketa berri bat: Erreginaren Kopa. Zubietan berriro ere. Goazen neskak!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Iraia, N. Mendoza, Maddi, B. Beltran, Etxezarreta, L. Baños (S. Olaizola, min. 71), M. Cardona (Palacios, min. 46), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 61), Manu (Soldevila, min. 84), Nahikari.

UD Granadilla: Reis, Simpson, Llamas, Garcia (Ramos, min. 81), Prieto (Aleksandra, min. 86), Borini, Tui (Koko, min. 65), Perez (González, min. 94), Doblado, Gavira, Peña.

Golak: 1-0: Etxezarreta, min. 23; 1-1: Borini, min. 85

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi die etxeko B. Beltrani eta kanpoko Garciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!