BILBAO ATHLETIC 2-2 SANSE

Berdinketa justua

Sansek puntu on bat lortu du Lezaman Bilbao Athleticen aurka bina berdindu ondoren. Gipuzkoarrek azkeneko minutuetan lortu dute bigarren gola egitea ia neurketa osoa galtzen joan ondoren.

Neurketa hasi eta berehala egin dute gola etxekoek. Larrazabalek, hogeigarren segunduan, urrutiko jaurtiketa batekin sartu du. Kolpe gogorra txuri-urdinentzat hasteko. Baina ondo erantzun dute gipuzkoarrek, Gorostidik sartutako penaltiarekin. Oraingoan ere gutxi iraun du poztasunak. Larrazabalek bigarrena egin du oraingoan ere, eskuin hegaleko erdiraketa bat errematatu ondoren. Barrenetxeak gertu izan du berdinketa neurketak ordu erdia zeramanean, baina jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Etxekoek erritmoa jaitsi dute bigarren zatian, emaitzarekin jokatuz eta Sanseri protagonismoa utziz. Gure bigarren taldeak saiatzen jarraitu du, baina ia arriskurik sortu gabe aurkariaren arearekiko. Barrenetxeak, lehenengo zatian bezala, aukera bikaina izan du berriro ere amaitzeko ordu erdia geratzen zenean. Azkenean, etxekoen hainbat kontraeraso arriskutsuen ondoren, Thiorrek binakoa lortu du gol bikain batekin. Partida asko ireki da azkeneko minutuetan, baina berdinketa mantendu egin da.

Emaitza honekin, Sanse bosgarren postuan mantentzen da, play-offetako postuetatik oso gertu. Hurrengo astean, Aitor Zulaikaren mutilek Tudelanoren aurka jokatuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Bilbao Athletic: Etxebarria, Areso, Murua, Vivian, Rojo, Vencedor, Nolaskoain (Arriet, min. 90), Larrazabal (Vicente, min. 84), Benito, Salado (San Bartoloma, min. 67), Villalibre.

Sanse: Ramírez, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Jimenez, Guevara, Gorostidi, Thior, Veiga (Djouahra, min. 64), Barrenetxea, Olaizola (Celorrio, min. 64).

Golak: 1-0: Larrazabal, min. 1; 1-1: Gorostidi (p.), min. 16; 2-1: Larrazabal, min. 21; 2-2: Thior, min. 82

Epailea: Lou Ballano. Txartel horia erakutsi die etxeko Vivian, Nolaskoain, Vencedor, San Bartolometa eta Benitori eta kanpoko Le Normand eta Barrenetxeari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!