Realak gehitzen jarraitzen du RCD Espanyolen aurka bana berdindu ondoren. Hobeto egon dira hasieran gipuzkoarrak, baina bigarren zatian etxekoek asko estutu dute.
Nagusi izan dira txuri-urdinak lehenengo zatian. Lehenengo jokadi arriskutsuan markagailuan aurreratzea lortu dute gipuzkoarrek. Eskuin hegaletik burututako jokaldi batean, non ia jokalari guztiek parte hartu duten. Bautistak atzera bidali du pasea eta Cardonak, atzelaria gainditu ondoren, erdiraketa jarri eta Palaciosek buruz gola sartu du. Gonzalo Arconadaren neskek hainbat aukera izan dituzte bigarrena egin eta neurketa bideratuta uzteko.
Eta hori ez dutenez lortu, katalanek aurrera pausoa eman dute bigarren zatian. Asko estutu ondoren, amaierarako ordu erdia baino zertxobait gutxiago geratzen zenean, berdinketa lortu dute. Elik, area kanpotik, aldaratzea bat aprobetxatu du banakoa egiteko. Gipuzkoarrak ez dira eroso sentitu bigarren zati honetan, baina lehenengo zati bikain bati esker beste puntu bat lortu dute. Zati bat talde bakoitzarentzat.
Lau puntu seitik azkeneko bi neurketetan etxetik kanpo. Horrela, sailkapeneran goikaldean mantentzen dira txuri-urdinak. Hurrengo astean, Zubietan hitzordua. Valencia CF-ren bisita izango dugu.
Fitxa teknikoa:
RCD Espanyol: Mimi, Berta, Ines, Baudet (Brenda, min. 60), Eli, Dulce, Katherine, Paula Moreno (Paloma, min. 72), Elba, Ainhoa Marín (Julve, min. 46), Torroda.
Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (B. Beltran min. 81), Maddi, N. Mendoza, Etxezarreta, Itxaso, L. Baños (Chini, min. 74), N. Eizagirre, C. Bautista (Nahikari, min. 74), M. Cardona (Iraia, min. 55), Palacios.
Golak: 0-1: Palacios, min. 7; 1-1: Eli, min. 66
Epailea: Peñalver Pearce. Txartel horia erakutsi die etxeko Katherine eta Paula Morenori eta kanpoko L. Baños, Maddi eta B. Beltrani.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin