REAL C 0-0 CD VITORIA

Berdinketa justua

Real C-k hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan CD Vitoriaren aurka. Kanpokoak nagusi izan dira lehenengo zatian eta hainbat aukera izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Bi alditan zutoinarekin topatu dira. Lehenengoan Txaber izan da, Ruiz-Zeberioren aurreran bakarrik geratu denean, eta bigarrena área barruko jokaldi nahasi baten ondoren, langan jo duena.

Txuri-urdinak hobeto egon dira bigarren zatian, nahiz eta arrisku handirik ez duten sortu. Aukera argiena Galarretak izan du, baina jaurtiketa goruntz joan da. Etxekoek aukera landuak sortu dituzte, baina azken metrotan asmatu gabe. Eibarren filiala ere ez da fin aritu erasoan. Beste puntu bat lortu du gaurkoarekin gure hirugarren taldeak, duela hiru hilabete maila nagusiago batean zegoen talde baten aurka. Hurrengo astean, Sergio Franciscoren mutilek Pasaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Gabilondo, Elosegi, Gonzalez, Cantero (Zoilo, min. 63), Perez (Elizondo, min. 63), Turrientes (García, min. 77), Sánchez, Martin, Galarreta, Régil.

CD Vitoria: Jonmi, Paul, Jose, Malon, Leiza, Atienza, Yriarte (Mathi, min. 77), Jaime (Eñaut, min. 67), Mari, Txaber, Unai (Ekhi, min. 73).

Epailea: Rezola. Txartel horia erakutsi die etxeko Cantero eta Gonzalezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!