AMOREBIETA 1-1 SANSE

Berdinketa Urritxen

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Amorebietaren aurka Urritxen. Etxekoak markagailuan aurreratzea lortu dute atsedenaldira iritsi baino lehen eta Imanol Alguacilen mutilek merezitako berdinketa eskuratu dute bigarren zatia hasi eta berehala.

Garaipena helburu bezala izan dute txuri-urdinek hasieratik. Pablo Sisniega eta Luca Sangalliri hiru puntuak eskaintzeko aukera zen. Lehenengo ordu erdian gipuzkoarrak nagusi izan dira, hainbat aukerak sortuz aurkariaren arearekiko. Horietako batean Roberto Lopezek gertu izan du gola, hogeigarren minutuan, urrutiko jaurtiketa batekin, baina kanporuntz joan da gutxigatik. Bizkaitarrak atsedenaldira iristeko hamar minutu geratzen zirenean aurreratu dira markagailuan Tasconen gol bati esker, hainbat aldaratzeren ondoren. Ia azkeneko jokaldian etxekoek bigarren gola egiteko aukera izan dute baina zorionez ez da iritsi.

Sansek ideia berdinarekin jarraitu du bigarren zatian zehar. Aurkaria bere zelaian jokatzen aritu da Imanol Alguacilen bultzadari esker. Roberto Lopezek bere helburua lortu du gol bikain batekin markagailuan banakoa jarriz. Bera izan da neurketako protagonistetako bat sortu dituen aukera arriskutsuei esker. Hemendik aurrera, azkeneko ordu erdian, partida nahiko berdindua ikusi dugu, hainbat aukerekin bi taldeentzat. Batez ere Aurtenetxek izan duena azkeneko minutuetan Amorebietaren alde. Horrela, Imanol Alguacilen mutilek puntu bat eskuratzea lortu dute zelai honetan.

Emaitza honekin, txuri-urdinak sailkapeneko erdialdean mantentzen dira. Hurrengo jaurdunaldian Leioa jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Amorebieta: Tena, Ibarbia, Simmic, Meneses, Aurtenetxe, Arregui, Ortega (Martins, min. 73), Múgica (Fernandez, min. 75), Bilbao, Seguin (Zabarreitia, min. 77), Tascon.

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Zubimendi (Guridi, min. 66), Thior, Lopez, Djouahra (El Haddadi, min. 73), Davila (Celorrio, min. 46).

Golak: 1-0: Tascon, min. 32; 1-1: Lopez, min. 55

Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ortega, Tascon eta Aurtenetxeri eta kanpoko Guevarari.

Imanol Alguacil: “Neurketa bikaina egin dugu”

Imanol Alguacilek Real Sociedad TV-rekin hitz egin du partida amaitu eta gero: “Hasieratik nagusitu gara neurketan. Lehenengo ordu erdian oso ondo egon gara, asmatu gabe baina hainbat aukera sortuz. Beraiek aukera bakarra izan dute gola eskuratuz. Bigarren zatian berdin jarraitu dugu eta azkenean berdinketa iritsi da. Azkeneko metroetan gehiago asmatzea falta izan zaigu. Pena bat izan da neurketa bikaina egin dugulako, nahiz eta aukera gehiago sortu behar izan ditugun”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!