KRONIKA

Berdinketa urtea amaitzeko (0-0)

Vídeo

Sansek berdinketa batekin bukatu du 2016a Mensajeroren aurka. Etxekoak nagusitasuna eduki dute partidan zehar, batez ere bigarren zatian, baina ezin izan dute aurkaria mendean hartu. Kanpokoek atzean gordeta egon dira eta ez dute arrisku handirik sortu erasoan. 

Lehen minutuak orekatuak izan dira. Hala ere, Sisniegak kanariarren gola saihestu du Gonzalezen jaurtiketa urrundu ostean. Etxeko taldearen erantzuna azkarra izan da. Baloiaren jabe eta neurketaren protagonista izan dira. Ugartek, burukada batekin, lehen aukera izan du korner baten bidez. Gipuzkoarrek aurkariaren presioa menderatzen saiatu dira, baina azken metroetan ez dute asmatu eta ondorioz aukera garbiak ez dira sortu. 

Bigarren zatian txuri-urdinen nagusitasuna areagotu da eta aukera garbienak iritsi dira. Sanse bizpairu aldiz iritsi da Mensajeroren atera eta bi alditan langarekin topatu da. Lehenbizi Merquelanzen falta jaurtiketak eta ondoren Ugarteren burukadak zutoinean jo dute. Aldaratzean Muguruzaren jaurtiketa atezainak urrundu du. Gipuzkoarrek saiakera gehiago egin dituzte, baina ezin izan dute Mensajero mendean hartu. Kanpokoek urrunezko jaurtiketekin saiatu dira. Hala ere, ez dute arriskurik eraman Sisniegaren atera. 

Txuri-urdinek lehen itzulia 24 punturekin bukatu dute eta zazpi neurketa daramate porrota ezagutu gabe. Txapelketa urtarrileko lehen asteburuan itzuliko da. Real Madrid Castillaren aurka jokatuko dute Jose Luis Orbegozon. 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Guridi, Muguruza (Calvillo, min.88), Sangalli (Gorostidi, min.86), Merquelanz, Olaizola (Jauregi, min.78). 

Mensajero: Ione, Gabi, Moreno, Jaime, Juanda, Portilla, Matias, Rayo, Gonzalez, Alex (Yerai, min.83), Nacho (Ricardo, min.86). 

Epailea: Martinez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Moreno, Alex eta Gonzalezeri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!