Realeren emakumezkoen taldeak puntu bat lortu du bere zaleen aurrean hutsean berdindu eta gero UD Granadilla Teneriferen aurka. Igor San Miguelenek, baloi jabetza handia izan dutenek, ezin izan dute kanpokoen linea defentsiboa hautsi. Intentsitate handiko lehen zatia izan da. Realak iniziatiba eraman nahi izan du hasieratik bere zelaian itxaroten zuen Granadillaren aurrean. Beristainek izan du neurketako lehen aukera, bere jaurtiketa Noeliak geratu du. Ordu erdia pasa eta gero Luanak izan du kanpokoen abagune garbiena, baina ez du asmatu ate aurrean. Bigarren berrogeita bost minutuek dinamika bera jarraitu dute. Realak tenerifetarren defentsa gainditzen saiatu da, baina erresistentzia handiarekin topatu da. Beristain eta Itxaso urrutitik saiatu dira jaurtiketa indartsuekin. Granadillak bere partez gertu izan du gola hamar minuturen faltan langara joan den Patri Gaviriaren baloiarekin. Gipuzkoarrek atsedena izango dute hurrengo asteburuan selekzioen partidak direla eta. Igor San Miguelenek denboraldiko irteera zailenetariko bat izango dute hurrengo jardunaldian FC Barcelonari bisita eginda. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Cornejo, N. Sanchez, Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, Itxaso, Chini, Cirauqui (Manu, min. 54), Beristaín (M. Zelaia, min. 79), Aintzane (Nahikari, min. 54), Leyre F. UD Granadilla Tenerife: Noelia, Estela, Cindy, Natalia, Pisco, Virgi (Mar, min. 60), Eva, Patri Gaviria, Silvia Doblado (Ana, min. 91), Paloma (Sara Tui, min. 65), Luana (Ayano, min. 71). Epailea: Palencia Caballero. Txartel horia erakutsi die etxeko Leyre F. eta kanpoko Luanari.
            
            
                Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin