REAL SOCIEDAD 2-2 FUNDACION ALBACETE

Berdinketa Zubietan

Vídeo

Realak bina berdindu du Zubietan Fundacion Albaceteren aurka. Gonzalo Arconadaren neskek garaipena bilatu dute amaieraraino baina azkenean ez dute hirugarren gola lortu.

Neurketa ezinhobeto hasi da etxekoentzat. Nahikarik talde txuri-urdina markagailuan aurretik ipini du bere golarekin. Beristainen errematearen ondoren, aurrelariak aldaratzea aprobetxatu du baloia barrura bidaltzeko. Hamabosgarren minutuan berdinketa iritsi da. Sara Navarrok lortu du gol hori Realaren hutsegite baten ondorioz. Hamar minutu geroago Ojejak bigarrena egin du Fundacion Albaceterentzat, area kanpoko jaurtiketa batekin. Hemendik aurrera, Realak neurketa menderatu du. Nahikarik atsedenaldirako minutu gutxi falta zirenean sartu du baina epaileak Ramajoren jokoz kanpokoa adierazi dira. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldian Elena de Torok bere taldea salbatu du geldiketa bikain batekin, L. Bañosen jaurtiketaren ondoren.

Bigarren zatian gipuzkoarren nagusitasunak jarraitu egin du. Zornozak berdinketa gertu izan du area kanpotik jaurti ondoren baina baloia ate gainetik joan da kanpora gutxigatik. Txuri-urdinak saiatzen jarraitu dute baina aukera argirik sortu gabe. Bukatzeko hogei minutu falta zirenean, Michik bigarren gola lortu du Realarentzat markagailuan berdinketa jartzeko. Etxekoek beste aurrera pauso bat eman dute azkeneko minutuetan garaipena lortzeko. Kanpokoak, bere aldetik, ahal zuten moduan defenditu dira eta ez dute eraso arriskutsurik eragin. Reala zortzigarren postuan kokatzen da momentuz. Ea gaur arratsaldean Madrid CFF-k zer egiten duen.

Hurrengo astean beste aukera beste aukera bat gongo da Zubietan hiru puntuak lortzeko. Sporting de Huelvaren aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Cornejo, Ramajo (Gaste, min. 66), Iraia, N. Mendoza (Etxezarreta, min. 80), Bea, L. Baños, L. Fernandez, Chini (Itxaso, min. 58), Beristain (Michi, min. 46), Zornoza, Nahikari.

Fundacion Albacete: Elena de Toro, N. Villegas, Hitomi, M. Costa, Palo, Padi (Carmen, min. 58), Sara Navarro (Zulema, min. 84), Claudia Florentino, Mati (Paula Arnal, min. 92), Ojeda (Miriam R., min. 67).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 5; 1-1: Sara Navarro, min. 16; 1-2: Ojeda, min. 24; 2-2: Michi, min. 70

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi die etxeko N. Mendozari eta kanpoko Carmeni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!