FC VIKTORIA PLZEŇ – REAL SOCIEDAD (21:00)

Berretsi

Realak bere Europako ibilbidea jarraituko du gaur gauean. Txuri-urdinek Doosan Arenan bisitatuko dute UEFA Europa Leagueko liga faseko laugarren jardunaldiko partida jokatzeko FC Viktoria Plzeň taldearen aurka. Duela bi aste txapelketa honetan lehen garaipena lortu ondoren, lehen zortzi postuetara hurbilduko dituen beste hiru punturekin jarraitu nahi dute donostiarrek.


Txekiarrak, bestalde, bigarrenak dira euren ligan eta Europan jokatu dituzten hiru partidak berdindu dituzte. Iaz Conference Leagueko final-laurdenetara iritsi ziren (luzapenean galdu zuten) eta ohituta daude Europako txapelketak jokatzera, duela bi denboraldi Champions Leagueko multzoen fasean parte hartu ondoren. Etxean, gainera, oso talde fidagarria dira eta ikasturte honetan ez dute partidarik galdu.


Igandean Sanchez Pizjuanen garaipena lortu ostean, Europan berresteko momentua da orain. Txuri-urdinen anbizioa oso handia da eta hirunaka batzeko garaia da, urratsak ematen jarraitzeko. Garaipen berri baten bila. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!