Juan Iraolak, Realeko Arlo Digitalaren buruak, Donostia weekINN programan parte hartu zuen atzo. Berrikuntzaren Astea ospatzen ari da eta jarduerez betetako bost egun izaten ari dira. Jardunaldi hauen helburua gure ingurunean egiten ari diren ekintza berritzaileei buruz informatzea eta ikastea da
“Aplikatutako teknologia eta berrikuntza” izan zen atzoko hitzaldiaren gaia. Juan Iraolarekin batera Loinaz Errezolak (Kendu), Montse Guardiak (Banco Sabadell) eta Alberto Gómezek (CLLUC) hartu zuten parte. Ekitaldia Donostiako Klub Nautikoan kokaturiko GU aretoan ospatu zen, jakitun bakoitzak inpaktu digitala bere ingurunean zein eragin duen azaldu zuten.