TXURDINEN GUTUNA

Besarkatzeko gogoa!

Vídeo

Txurdin naiz, ezagutzen dugu elkar, etxean oso ondo egotea espero dut. Nola daramatzazu etxeko lanak? Asko jolasten duzu familiarekin? Ziur baietz! Batez ere zorionak emateko idazten dizut, intxixu batek esan baitit primeran portatzen ari zarela. Zorionak, pasatzen den egun bakoitza egun bat gutxiago da berriro elkarrekin ospatzeko.

Zu lasaitzeko ere idazten dizut. Reale Arenan nago, gure etxe maitea zaintzen, itzultzen zarenean dena berdin jarrai dezan. Belarra, harmaila jendez beteta, giroa … Oraindik pixka bat geratzen da elkar ikusteko, kantatzea eta elkarrekin salto egitea gustatzen zaigunarekin, ezta? Baina badakit hau pasatuko dela eta laster besarkatuko dugula elkar berriro.

Orain garrantzitsuena zure familiari kasu egiten jarraitzea da. Aprobetxa ezazu denbora hau azken finaletako istorioak konta diezazkizuten, jarri Illarraren besokoa, driblatu lanpara hori, Mikel Oyarzabalek bezala, eta errematatu korridorean, Nahikarik orain dela ez hainbeste Granadan egin zuen bezala. Laster kornerrera ospatzera zoazenean, hor izango naiz zurekin dantzatzeko.

Gutxi barru estu besarkatuko dugu elkar!

Musu handi bat.

Txurdin

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!