RCD Espanyol 1-3 Real Sociedad

Beste bat

Emakumezkoen taldeak garaipen handia lortu du RCD Espanyolen aurka gaur goizean Bartzelonan. Txuri-urdinek partidaren nagusitasuna izan dute hasieratik eta lehen zati borobila jokatu ondoren garaipena berretsi dute Elba, bere atean, Manuela Lareo eta Nahikari Garciaren golei esker. Taldearen sentsazioak ezinhobeak dira eta Erreginaren Kopa jokatzeko aukerak handiagotu dira.

Txuri-urdinak oso sendo ibili dira lehen minutuetatik eta kanpokoek hirugarren minutuan abaintaila lortu dute. Nahikari Garciaren erdiraketa Elbak errematatu du bere atean gola sartzeko. Partida erritmo handiarekin hasi da eta etxekoek berdinketa lortu dute falta jaurtiketa baten bidez. Hala ere, Realaren erantzuna berehala iritsi da. Manuela Lareok, ondorengo jokaldian, bigarren gola lortu du ezkerkada bikain batekin. Gipuzkoarrek neurketaren nagusitasuna izan dute eta minutu gutxi pasa ostean Nahikari Garciak kontraeraso ezinhobea amaitu du 1-3koa ezartzeko markagailuan. Lehen zatia oso ona izan da eta lortutako abaintaila oso garrantzitsua izan da.

Bigarren zatian Realak merituak egin ditu laugarren gola lortu ahal izateko. Taldeak lasaitasunarekin jokatu du abaintailari esker eta Leire Baños eta Nahikari Garciak gertu izan dute gola. Lehen jaurtiketa gora joan da eta bigarrenean atezainak saihestu du gola. Etxekoek aukera gutxi izan dituzte. Pomaresen jaurtiketa zutoinetik gertu atera da. Txuri-urdinek gutxi sufritu dute abaintaila mantentzeko eta sendo ibili dira. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira Erreginaren Kopa jokatu ahal izateko.

Igor San Miguelenak hiru puntu berri batu dituzte eta 26 punturekin daude sailkapenean. Hurrengo asteburuan Zubietara itzuliko dira Fundacion Albaceteren aurka jokatzeko.


Igor San Miguel: “Garaipen garrantzitsua”


Igor San Migelek neurketa amaieran partida “garrantzitsua” izan dela adierazi du. “Hasieratik neurketa alde izan dugu eta oso garrantzitsua izan da bigarren gola azkar lortu izana berdinketa jasan ondoren”. Realeko entrenatzaileak taldeak “amaiera arte borrokatu du. Biek izan ditugu aukerak gol gehiago sartu ahal izateko. Garaipen garrantzitsua da” onartu du. San Miguelek, azkenik, taldeak “pausu gehiago eman behar ditu”-ela ezarri du Erreginaren Kopa jokatzeko. “Lehiatuko dugu”.


Fitxa teknikoa

RCD Espanyol: Mimi, Zaira (N. Garrote, min.46), Estibi (Eli, min.67), Elba, Cazorla, Maria (Serrano, min.46), Baudet, P. Garrote, Brenda, Paloma, Luana (Pomares, min.58).

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Paola Soldevilla, Nuria Mendoza, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte (Leire Baños, min.53), Cristina Pizarro, Naiara Beristain (Nuria Sanchez, min.85), Nerea Eizagirre (Aintzane Encinas, min.63), Manuela Lareo (Maialen Zelaia, min.75), Nahikari Garcia.

Golak: 0-1: Elba (p.p), min.3; 1-1: Garrote, min.14; 1-2: Manuela Lareo, min.15; 1-3: Nahikari Garcia, min.23.

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Garrote eta Elbari eta kanpoko Itxaso Uriarte, Mariasun Quiñones eta Nahikari Garciari. Garrotek txartel gorria ikusi du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!