Realak bolada ikaragarriarekin segitzen du eta laugarren garaipena jarraian lortu du Estadi Futbol Salou Sports Centerren FC Badalona Women taldeari 0-2 irabazita. Txuri-urdinek partida bikaina jokatu dute jardunaldi honetara arte golik jaso ez duen taldearen aurka.
Donostiarrak guztiarekin atera dira, eta norgehiagokq hasi bezain laster ia lortu dute neurketako lehenengoa, Arolak errematu duen Aiararen erdiraketa baten ondoren, baina Cubedok azken momentuan urrundu du. Hala ere, epaileak FVS-a kontsultatu du, baina baloia ez da guztiz sartu. Minutu batzuk abagune argirik gabe eman ondoren, Aiara erdiraketa bat egiten saitu da, azkenean zorte askorik gabeko jaurtiketa batean bihurtu da. Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute eta horrela iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, eta Cubedok kapitainaren jaurtiketa bat urrundu ondoren, baloia Ednari erori zaio eta norgehiagokako lehenengo gola egin du. Gure taldearentzako aukerak Aiara eta Arolaren erdiraketekin jarraitu dute. Bigarrena oso gertu egon da behin baino gehiagotan, baina ez da luzapenera arte iritsi. Azken minutuetan, Chamorrok berdinketaren gola bilatu du, baina Juliak geldiketa ikusgarria egin du. Katalanak erasoan zeudela, txuri-urdinak kontraerasoan atera dira, Cahynovak baloia area ertzean utzi dio Lucia Pardori, eta honek bigarren eta azken gola sartu du.
Hiru puntu gehiago Realarentzat, partidarik galdu gabe jarraitzeko eta oso futbol ikusgarria jokatuz. Datorren larunbatean Costa Adeje Teneriferen aurka jokatuko dute Zubietan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
FC Badalona Women: Canales, N. Garrote, Cubedo, S. Majarín (kap.), Itzi, P. Sánchez (Uribe, min. 82) Jankovska (A. González, min. 67), E. Julve, M. Llompart (Junge, min. 67), L. Chamorro eta Kullashi
Real Sociedad: J. Arrula, Lucía (M. Molina, min. 87), Apari, Moraza, Aiara, Cahynová, Andreia (E. Guridi, min. 87), Arola A. (Mirari, min. 77), Intza (P. Fernández, min. 67), A, N. Eizagirre (kap.) (L. Pardo, min. 77) eta Edna.
Golak: 0-1: Edna, min. 49; 0-2: L.Pardo, min. 93.
Epailea: Beatriz Cuesta. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Lucía Rodríguezi.