REAL C 3-2 ALAVES B

Beste bat

Real C-k 3-2 irabazi du Zubietan Alaves B-ren contra. Neurketako lehenengo jokaldi arriskutsuan iritsi da etxekoen gola. Thiorren jaurtiketa bat atezainak urrundu eta gero, baloia Veigak hartu eta gipuzkoarrentzat gola eskuratu du. Real C-k partida kontrolatuta zuela zirudien, baina 22. minutuan kanpokoek berdinketa lortu dute. Demirovic izan da golegilea, baloia zorte pixka batekin iritsi ondoren. Etxekoak saiatzen jarraitu badira ere, atsedenaldira bana joan dira.

Gipuzkoarrak intentsitate handiarekin jokatzen jarraitu dute bigarren zatiaren hasieran. Horrela iritsi da beraien bigarren gola, Blascok area txikian gelditu den baloi bat hartu eta ateruntz jaurti ondoren. Cardenas, Aranzabe eta Thior gertu egon dira partida bideratzeko, baina kontraeraso batean iritsi da Alaves B-ren berdinketa. Jada azkeneko minutuetan, Auzmendik justizia egin du etxekoentzat, hiru puntu gehiago eskuratuz taldearentzat eta azkeneko lau neurketetatik hiru garaipen lortu ondoren. Hurrengo asteburuan Santutxuren aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Calderon, Celihueta, Blasco, Lucbert, Zubimendi, Aldasoro (Auzmendi, min. 69), Thior, Veiga (Cárdenas, min. 61), Aranzabe, Celorrio (Garmendia, min. 78).

Alaves B: Aritz, Huete, Flaco, Erik, Roger, Gualda (Arzu, min. 60), Einar, Víctor (Martin, min. 53), Fuentes (André, min. 46), De la Fuente, Demirovic.

Golak: 1-0: Veiga, min. 5; 1-1: Demirovic, min. 22; 2-1: Blasco, min. 57; 2-2: Demirovic, min. 77; 3-2: Auzmendi, min. 84

Epailea: Diaz Mendez. Txartel horia erakutsi die etxeko Cardenasi eta kanpoko Erik, Einar, Roger, Huete, De la Fuente eta Demirovici. Txartel gorria erakutsi dio etxeko Thiorri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!