OMONOIA FC 0-2 REAL SOCIEDAD

Beste bat

Vídeo

Bosgarrena iritsi da. Realak garaipenen errepokerra lortu du gaur gauean Nikosian Omonoia huts eta bi mendean hartuta. Navarrok eta Braisek egindako golei esker txuri-urdinek azken jardunaldiari aurre egin ahal izango diote, Manchester Uniteden aurka, lehen postuan amaitzeko aukera askorekin.

Norgehiagoka, espero zitekeen bezala, txuri-urdinen etengabeko nagusitasunetik igaro da. Imanolen mutilek norbereganatu egin dute pilota eta, nahiz eta futbol bikainik ez egin, erraz iritsi dira gora. Kubok, Navarrok eta Karrikaburuk, hirutan, gertu izan dute gola, baina ez dute asmatu errematean. Lehen zatiko luzapenean, Illarraren erdiraketa polit baten ostean, Navarrok sare barrura bidali du baloia, donostiarrak aurretik jartzeko eta atsedenaldira lasaitasunez joateko.

Atsedenaldia eta gero Realak azkar bideratu du norgehiagoka. Navarroren jokaldi pertsonal batek Braisen ezkerkada ezin hobean amaitu da abantaila bikoiztu eta garaipenerako bidea errazteko. Ordutik Aurrera partidak ez du gehiegi izan.
Realak bere ibilbide bikainarekin jarraitzen du Europan. Datorren ostegunean final-zortzirenetarako txartela bilatuko du Uniteden aurka. Garaipen batek, berdinketa batek edo porrot batek final-zortzirenetako errondarako sailkatu ditu txuri-urdinak. Baina hori ostegunean izango da. Lehenago, igandean, Betis dator. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Omonoia FC: Uzoho, Matthews (Panayiotou, min.81), Miletic (Héctor Yuste, min.64), Lang, Lecjacks (kap), Cassama, Charalampous (Kousoulos, min.72), Bezus, Kakoullis, Barker (Papoulis, min.46) eta Bruno Felipe (Ansarifard, min.64).

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Zubeldia, Pacheco, Rico (Arambarri, min.70), Illarra (kap)(Turrientes, min.80), Guevara, Merino (Brais Méndez, min.46), Navarro, Take (Marín, min.46) eta Karrikaburu (Magunazelaia, min.70).

Golak: 0-1: Navarro, min.45+2. 0-2: Brais Méndez, min.60.

Epailea: Tamas Bognar (Hungaria). Txartel horiak etxeko Papoulisentzat eta Illarra kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!