Sansek Rayo Majadahonda hartuko du igande honetan. Txuri-urdinak meritu handiko puntua lortzetik datoz, Nastic liderraren etxean berdindu eta ia ordu erdiz hamar jokalarirekin jokatu ondoren. Emaitza horrek partidarik galdu gabe eta playoff postuetan mantentzen ditu. Aurrean esperientzia handiko aurkaria izango dute eta Zubietan ezustekoa emateko asmoz etorriko dira. Gure filiala, etxean garaipen berri baten bila. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
REAL C – CD TUDELANO (IGANDEA, 18:00)
REAL C – CD TUDELANO (IGANDEA, 18:00)
Gure hirugarren taldeak La Planillan denboraldiko irteera zailenetako batean lortutako garaipenari jarraipena eman nahi dio. Aurrean hezur gogorra izango dute eta, hirugarren postuan kokatuta, playoffetan sartzeko helburua dute aurten ere.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Infantil Txikia – SCD Mundaiz (RSTV)
12:00 Ohorezko Jubenila – Gazte Berriak CF (RSTV)
15:00 Infantla – Igeltegi de Donostia CF (RSTV)
17:15 Easo – CD Getxo (RSTV)
19:30 Ohorezko Kadetea – Antiguoko KE ‘B’ (RSTV)
Igandea:
12:00 Emakumezkoen B taldea – RCD Espanyol (RSTV)
18:00 Real C – CD Tudelano (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin