CF FUENLABRADA – SANSE (LARUNBATA, 16:00)

Beste baten bila etxetik kanpo

Sansek Fernando Torres zelaia bisitatuko du larunbat honetan Fuenlabradaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek denboraldiko lehen porrota jaso zuten joan den astean, hamabosgarren jardunaldian, baina playoff postuetan jarraitzen dute. Hiru garaipen jarraian lortu dituzte Zubietatik urrun, oraindik ez baitute galdu, eta dinamika on hori etxetik kanpo mantendu nahi dute. Madrildarrak, bestalde, porrota jasotzetik datoz, bi hilabete baino gehiago galdu gabe egon ostean, eta playoffetan sartzeko lehian daude, gure filiala bezala. Beste garaipen baten bila etxetik kanpo. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!

BILBAO ATHLETIC – REAL C (LARUNBATA, 17:00)

Ordubete beranduago gure hirugarren taldeak Lezama bisitatuko du Bilbao Athletic liderraren aurka jokatzeko. Txuri-urdinak denboraldiko unerik onenean helduko dira, jarraian hiru garaipen lortu eta pasa den igandean UD Logroñes mendean hartu ostean. Aurrean mailako talderik onena izango dute, hamabi garaipen jarraian batu dituena eta une honetan geldiezina dirudiena. Gure bigarren filialak egitandia bilatuko du eta bere bolada onarekin jarraitzen saiatuko da.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

16:00 Emakumezkoen C taldea – Erandio Betiko Neskak FKE (RSTV)

Igandea:

10:00 Euskal Kadetea – CD Vasconia (RSTV)

12:00 Easo – CD Aurrera de Vitoria (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!