APP REALZALE, GURE ZALEEN ERREFERENTZIA GISA

Beste denboraldi bat gorantz

Realzale App-ak, Realaren app ofizialak, urteak sasoi bikainean betetzen jarraitzen du. Milaka eta milaka zaleek erabiltzen dute aspalditik bere funtzionalitateei esker. Funtzionalitate horiek funtzio anitzeko tresna bihurtzen dute: informazioa, erabilgarritasuna eta, nola ez, entretenimendua.

Berriro ere, denboraldien arteko alderaketa gorantz doa. Ekaineko azken astean sartu gara 88.000 deskarga baino gehiagorekin eta 57.000 erabiltzaile bakarrekin. Iazko datuekin alderatuta, App Realzaleak 2.500 deskarga gehiago izan ditu (29.000 deskarga 22-23an eta 31.500 deskarga 23-24an) eta 4.000 erabiltzaile bakar gehiago.

Mugikorrarekin sarbide gehiago eta lagapen gehiago

Karnet digitala da funtzio gogokoenetako bat. Estadioaren sarrera arintzeko, gero eta bazkide gehiago dira mugikorrarekin sartzen direnak. Denboraldi honetan 22.000 pertsonak erabili dute txartela Reale Arenan sartzeko, aurreko kanpainan baino 3.000 gehiagok.

Bestalde, txartela lagatzea bertaratzerik ez duen bazkidearentzako baliabidea da. Denboraldi honetan 34.600 txartel laga dira, aurreko denboraldian baino 7.600 gehiago. Lagapen horietatik 19.000 klubera bideratu dira.

Timeline, RS Live... gero eta gehiago

Albisteen atala, nola ez, egunero gehien kontsultatzen dena da, 23-24an 2'5 milioi irakurketara iritsiz. Nabarmentzekoa da kanpaina honetan Timelinek eta RS Livek izan duten hazkundea, 25.700 erabiltzailerekin eta 18.000 erabiltzailerekin, hurrenez hurren. Datu horiek aurreko urteetakoak baino askoz handiagoak dira.

Zure txartela kudeatzea, Realzale Programa...

2018an merkaturatu zenetik, oraindik ere hobera egiten ari da, eta dagoeneko oso erreferentzia baliagarria da, bereziki, gure bazkideentzat (25.553 bazkide erregistratu dira gure sisteman, eta horietatik 20.000 baino gehiago app bidez lotu dira). Bazkide bazara eta oraindik erregistratuta eta lotuta ez bazaude, hori egitea gomendatzen dizugu, zure abantaila guztiak aprobetxatzeko.

Estadiorako sarbide digitala, gaur egungo gauzarik nabarmenena, RS Live eta Fan Wall, zuzenekoa eta partidu-estatistikak, zure txartelaren eta Realzale Programako puntuen kudeaketa osoa, 360º bideoak, dendarako zuzeneko sarbidea... eta laster berrikuntza gehiago dena klik bakar batean izan dezazun

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!