REAL SOCIEDAD-AS ROMA: INFANTIL-TXARTELA, SARRERAK, TXARTELA LAGATZEA

Beste gau historiko baten bila!

Reale Arena beste gau magiko bat bizitzeko prestatzen ari da. Emaitzen dinamika alde batera gelditzen da horrelako egunetan. Heroika -eta gure jokalarien talentua- beharko dugu, zalantzarik gabe, gure estadio berriaren historia laburraren egitandi handienetako bat izango litzatekeena protagonizatzeko. Azken urteotan partidu ederrak eta emaitza irauli asko izan ditugu. Baina ostegun gauean datorrena urrezko letrekin idatz liteke. Galdu egingo duzu?

Gure entrenatzaileak atzo Mallorcan aurreratu zuen bezala, gau egokia da inor falta ez dadin. Taldeak gure berotasuna behar du emaitza iraultzeko. Europako handi bat, kilate askoko entrenatzaile eta talde bat, kanporaketa gaua,… maila handiko desafio bat.

Infantil txartelarekin sartzea

Osagai guztiak ematen dira Reale Arenako harmailek egoeraren araberako itxura izan dezaten. Gainera, gaueko 21:00etan jokatuz gero, ‘gaueko partidatzat’ hartuko da eta, beraz, infantila kategoriako bazkide txartela duen heldu bati sartzeko aukera emango zaio. Horrez gain, ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Neurri hau asistentzia eta Realzale Programarako puntu-pilaketa errazteko helburuarekin ezarri da.

700 sarrera baino ez dira geratzen salgai

Erosi sarrerak hemen

Sarreren salmenta ere erantzun positiboa izaten ari da. Dagoeneko tribunako 700 sarrera baino ez dira geratzen osteguneko partidarako. Online salmentak martxan jarraitzen du, eta ostegunerako sarrerak soberan badaude, estadioko leihatila 19:00etatik aurrera irekiko da.

Ezin bazara etorri, utzi zure bazkide txartela senide edo lagun bati

Klikatu hemen eta deskargatu Realzale App-a

Gogorarazten dizugu, zelaira sartzea errazteko eta arintzeko, zelaira mugikorrarekin sartu ahal izango zarela. Realzalea App-a deskargatu eta bazkide gisa identifikatu besterik ez duzu egin beharko. Eta ezin bazara etorri, ez ahaztu zure bazkide txartela senide edo lagun bati utzi ahal izango diozula.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!