RAYO VALLECANO 2-3 REAL SOCIEDAD

Beste pauso bat

Realak garrantzizko garaipena lortu du Rayo Vallecanoren aurka bi eta hiru irabazi ondoren. Emaitza honekin, Erreginaren Kopara sailkatzeko helburua gertuago dago.

Txuri-urdinak oso ondo hasi dute partida eta horrek eragina izan du markagailuan. Zornozak sartu du lehenengoa gol bikain baten ondoren, area kanpotik jaurti ondoren bigarren minutuan. Etxekoek azkar erantzun diote jokaldi horri eta hamargarren minutuan Natalia Pablosek zutoinera bidali du baloia. Hemeretzigarren minutuan berdinketa iritsi da Sheilaren golari esker, taldeko jokaldi batekin. Realak aurrera pauso bat eman du berriro ere lehenengo zatiko azkeneko minutuetan eta hainbat aukera izan ditu bigarren gola eskuratzeko. Beak lehenengo, bukaerarako hamar minutu falta zirenean, Nahikarik geroago eta Chinik azkeneko jokaldian gertu izan dute gola atsedenaldira abantailarekin joateko. Neurketa entretenigarria eta golekin. Egoera horrek bigarren zatian jarraitu du.

Gonzalo Arconadaren neskak guztia ematera atera dira hasieratik. Nahikarik lortu du bigarren gola hasi eta berehala. Bost minutu igaro eta gero, madrildarrek berdinketa lortu dute, area kanpoko Sheilaren jaurtiketa batekin. Mariasunek ezin izan du ezer egin. Gipuzkoarrak irabaztera behartuta zeuden Erreginaren Koparako sailkatzeko aukerak mantendu nahi bazituzten. Eta saria iritsi da. Leyre Fernandezek lortu du hirugarren gola ia azkeneko minutuan hiru puntu oso garrantzitsu emateko Realari eta borrokan jarraitzeko Koparako lehian. Etxekoek luzapenean gola bilatu dute baina ez zegoen denborarik gehiagorako.

Realak bolada positibo honekin jarraitzen du beste jaurdunaldi batez eta zortzigarren postua lau puntutara du. Hurrengo astean Levantaren aurka jokatuko du, zortzigarren postuan kokatuta dagoen taldea, hain zuzen ere.

Fitxa teknikoa:

Rayo Vallecano: Ali, Jeni, Paula Andujar, Marta Perarnau (Auñon, min. 73), Laura, Gabi Morales, Estela, Pilar, Sheila (Claudia, min. 89), Codonal (Angeles, min. 86), Natalia Pablos.

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Iraia, N. Mendoza, Bea, Etxezarreta, L. Baños (N. Eizagirre, min. 82), Chini (Itxaso, min. 64), Manu Lareo (Leyre F., min. 83), Zornoza, Nahikari (Beristain, min. 93).

Golak: 0-1: Zornoza, min. 2; 1-1: Estela, min. 19; 1-2: Nahikari, min. 57; 2-2: Sheila, min. 65; 2-3: Leyre F.; min. 89

Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Codonali eta kanpoko Etxezarretari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!