SESTAO RIVER 0-0 SANSE

Beste puntu bat

Vídeo

Sansek hutsean berdindu du Las Llanasen Sestao Riverren aurka eta puntu berri bat lortu du etxetik kanpo Liga hasiera honetan galdu gabe mantentzeko.

Lehen zatia oso lehiatua eta parekatua izan da. Aranzabek izan du lehenengoa buruz, baina bere errematea desbideratuta joan da. Txuri-urdinek ere berea sortu dute kanpora joan den Fiabemaren jaurtiketa batekin. Ibai, berriz ere buruz, bizkaitarrentzat saiatu da, asmatu gabe. Ezer gutxi lehen berrogeita bost minututan, aukera arriskutsurik gabeko zatian.

Orain arteko partidako onena bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da, Marinek ezker hegaletik egindako jokaldi on baten ondoren; erremate gurutzatu batekin amaitu du, oso gutxigatik kanpora joan dena. Etxekoen arriskuak geldikako jokaldietan edo alboko erdiraketetan iristen jarraitu du, Aranzabek berriro kanpora bidali duen bat bezala. Partida irekitzen joan da minutuek aurrera egin ahala, eta Mariezkurrenak, Arambururen baloi luzea eta atezainaren irteera aprobetxatuz, ate aurrean errematatzea lortu du oposiziorik gabe, baina Mirapeix agertu da partidaren azken txanpan atepean gola saihesteko.

Beste puntu bat lortu du gure filialak: garaipen bat eta hiru berdinketa denboraldi hasiera honetan. Datorren astean CD Lugo hartuko dute Zubietan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sestao River: Puig, Etxeberria, Mirapeix, G. Martínez (kap.), Mateo, Lobato (Alayeto, min. 64), Garai (Á. Jiménez, min. 83), Corbalán, L. Martínez (Gete, min. 83), Saenz (Cabo, min. 64) eta Aranzabe.

Sanse: Ayesa, Rupérez (Aramburu, min. 59), Martín, P. Rodríguez (Agote, min. 89), Cantero, Gorrotxategi, Marín, Goti (E. García, min. 59), Dadie (Ochieng, min. 59), Magunazelaia (kap.) eta Fiabema (Mariezkurrena, min. 73).

Epailea: Mallo Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Lobato eta Corbalani eta kanpoko Aramburu, Magunazelaia eta Mariezkurrenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!