Ez dago ume bat ospitalizaturik ikustea baino gauza hunkigarriagorik. Inork ez du merezi, baina haiek gutxiago, ospitalean ingresaturik egotea behartzen dieten gaixotasun larriak sufritzea. Gaixotasunari izpiritu baikorrago batekin aurre egiteko Real Sociedad Fundazioa ‘Donostia ospitaleko ama eta haurren sailaren humanizazioaren proiektura’ batu da. SuperH (Gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea) elkartearekin egin duen akordioari esker batu da proiektu horretara.
Proiektu honek giro beroa, konfidantzazkoa eta gertukoa sortu nahi du, borrokalari txiki baina handi hauei bere gaixotasuna ahalik eta modu onenean eramateko giroa alegia, ahalik eta gehien murriztuz ospitalizazio garaiak duen eragin animikoa. Horretarako logelen inguruak eta bai profesionalen eta gaixoen jantziak irudi alaiez jantzi dira. Umeentzako jolas esparru bat ere sortu da.
Real Sociedad Fundazioak bere ekarpena egin du ospitaleko pareta baten finantziaketan. Marrazki txuri-udin atseginek txikien egunerokoa zerbait eramangarriagoa egiten saiatuko dira.