50 URTEZ BAZKIDE

Betiko maitasuna

Vídeo

Emozioz beteriko arratsaldea izan da. Bi urtez ospakizunik egin gabe egon ondoren, gaur, azkenean, ekitaldi hunkigarri eta berezienetako bat berreskuratu ahal izan da gure jendearentzat. Reale Arenako auditoriumean eman diete Urrezko Intsignia klubeko abonatu gisa 50 urte daramatzaten bazkideei. Pandemiak azken bi ikasturteetan ez digu ekitaldi eder hau bizitzen utzi, baina gaur bizi izandakoak ederki konpentsatu du omendutakoen itxaronaldi luze hori. Bere gertuko jendeaz inguraturik eta emozioz gainezka, Urrezko Intsignia jaso dute gaur arratsaldean 1969an bazkide egin ziren 25 abonatuek. 

Ekitaldi hunkigarria izan da benetan, eta sozio guztiek omenaldi sentitua jaso dute estadioan. Jokin Aperribay Realeko presidenteak Urrezko Intsignia eman die, esker ona erakutsiz eta haien Realarekiko leialtasuna goraipatuz. Ekitaldira ez dira talde txuri-urdineko kontseilariak falta izan, ez eta Imanol Alguacil entrenatzailea eta Asier Illarramendi, Mikel Oyarzabal, Aritz Elustondo et Mikel Merino kapitainak ere. Arratsalde-gau ahaztezina, non istorioak, anekdotak eta oroitzapenak oso presente egon diren. 25 bazkide hauek 1969an estreinatu ziren eta ordutik leial jarraitzen dute. Asko izan dira zale hauek Realarekin partekatu dituzten bizipenak. Eta gaurkoa guztion gogoan geratuko da. Zorionak eta eskerrik asko! 


 Omendutako bazkideak honako hauek izan dira:

 

Carlos Abad Rico

José Javier Altuna Zabala

Ignacio Andrés Sánchez

Javier Antoñanzas Gutiérrez

José Ramón Araolaza Lahidalga

María Pilar Beristain Yubero

Enrique Cormenzana Lizarribar

María Teresa Egaña Querejeta

Alejandro Encío Martínez

Pablo Ganzarain Polit

Miguel Garciandia Jauregui

Ovi Gerekaetxeberria

José Miguel Gorriti Sarasola

Angel Serrano De la Cruz

Arantza Jiménez Odriozola

Jesús María Lertxundi Elicegui

Javier Muñoa Fadrique

Joseba Orbegozo Laborde

Joaquín María Ormaechea Gañarbe

José Antonio Ortega Gonzalo

Ignacio Semperena Olano

Jokin Urdangarin Elicegui

Fernando Vadillo Arrieta

Carlota Zubiarrain Lombide

Izaskun Zurutuza Arratibel


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!